Nazioarteko mugikortasun
programa

Gure ustez, ikasle-trukeak oso beharrezkoak diren esperientziak dira, gure ikasleak edozein testuingurutara egokitzeko eta profesional trebe eta enpatikoagoak bilakatzen laguntzeko. Horregatik, mugikortasun programetan parte hartzen duten ikasle kopurua datorren bost urteetan handitzea helburu duen programa garatzen ari gara.

Erasmus

Vitae-ren Erasmus+ programak Europan eta haratago ikasteko esperientziaren aukera eskaini nahi du. Izan ere, denboraldi bat atzerrian pasatzeak ikaslearen hazkunde prozesua aberasten du eta oso onuragarria izango zaio gauzak egiteko modu berriak ikasiko dituelako, kultura desberdinak ezagutuko dituelako eta hizkuntza gehiagotan komunikatzeko trebetasuna lantzeko aukera izaten duelako.

Onarpena

Atzerriko praktiken programa edo esperientzia erabat onartzen dugu erakunde hartzailean lortutako orduen araberako kreditu guztiak emanez. Mekanismoak zuk, ikasle zaren heinean, erakunde hartzaileari eta jatorrizko erakundeari eman behar diezun dokumentuetan oinarritzen dira.

Dokumentuak

  •  Ikaskuntza kontratua.
  • Prestakuntza hitzarmenen transkripzioa.
  • Onarpena Kreditu Sistemaren baliokidetasunen bidez egiten da. Programaren arabera, ikastaroak aldatu edo zure interesen arabera ikastaroak ordezkatzeko aukera izango duzu. Ikastaro osagarriak sartzeko aukera ere egongo da.
  • Praktikak ikastaro praktiko batean balioztatzen dira. Eskaera fasean adosten da, praktikak egiten hasi aurretik.

Kreditu sistema akademikoa

Gure Vitae-ko ikastetxeetatik ateratzen diren ikasleak, ikaskuntza edo prestakuntza hitzarmenarekin irtengo dira ikasle-trukea egin aurretik, Nazioarteko Harremanetako arduradunak balioztatuta. Hitzarmena sei-hileko edo urtebetez egingo da eta erakunde hartzaileak zein erakunde igorleak sinatu beharko dute. Atzerriko esperientziaren ondoren, erregistroen transkripzioa edo praktiketako txostena osatuko da, sei-hilekoan edo urtean ikasleen lorpenak guztiz aitortzeko diseinatuta dagoena.

Normalean, lan-karga, kreditu sistema neurritzat hartuz, 50 kreditukoa da urteko, edo 25ekoa sei-hileko. Vitae-n urtebeteko programak 1000 orduko prestakuntza du eta sei-hilekoak, berriz, 500 ordukoa. Kreditu puntuak ikastaroa edo praktikaldia gainditutakoan emango dira.

Ikasleek erakundearen eskutik espediente akademikoa edo praktiken txostena jasotzen dutenean, jatorrizko erakundean balioztatu ahal izango dute. Kreditu sistemaren baliokidetasun sistema edo orduen baliokidetasun sistemaren bidez egiten da hori. Ikastaroaren amaieran, ikasleek atzerrian ikasketa edo praktika programa gainditu dutelaren onarpena jasoko dute.

Hizkuntza

Vitae-tik atzerrira doazen ikasle guztiek ingeles ikastaroak jasoko dituzte. Modu berean, atzerritik datozen ikasleek katalaneko eta gaztelerako ikastaro intentsiboak jasotzeko aukera izango dute ikastetxearen orientazio asteetan, Erasmus aldiaren hasieran.

Ikastaro intentsiboa egin ondoren, ikasleei urtean zehar dauden hizkuntza klaseak jasotzen seguitzea gomendatuko zaie. Bai haiei, baita orientazio astean ikastaro intentsiboan parte hartu ez zutenei ere. Hizkuntza klaseak mailaka banatzen dira (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2), ikasleen heziketa prozesua ahalik eta pertsonalizatuena izan dadin. Gainera, hizkuntzarekin arazoak dituzten ikasleentzako laguntza osagarria eskuragarri egongo da.

Hizkuntza azterketa ikasle bakoitzaren ziurtagiriekin edo Europar Batasuneko Hizkuntzari Laguntzeko Lineako Ebaluazioaren (OLS) probaren bidez egiten da. Proba honek ikasleen maila erakusten du prozedura amaitzean.

Bedfordshire Unibertsitatea

Bedfordshire Unibertsitatea Londresetik 48 kilometro iparraldera kokatuta dago eta Vitae-ko ikasleei ateak irekitzen dizkie ikastetxeen arteko heziketa hitzarmenari esker. Unibertsitate honek, kirol- eta gorputz- hezkuntzeko irakaskuntzan eta ikerketan konkretuki, nazioarteko ospea du.

Gizarte- eta kirol-animazioa eta irakaskuntzako goi-mailako heziketa zikloa gainditzen duten ikasleek, Bedfordshire Unibertsitatean lehenengo ikasturtea baliozkotu eta bi urtetan jarduera fisikoaren eta kirol zientzietako unibertsitateko gradua egiteko aukera izango dute, kirol-kudeaketan, errendimendu handian, entrenamendu pertsonalean, coaching-ean edo gorputz-heziketan espezializatu ahal izanez.