Entrenador personal corrigiendo ejercicio de musculación
Presentziala Erdi presentziala
Goi-maila

Egokitzapen fisikoa

Zuretzako eta zure lagunentzako entrenamenduak prestatzen dituzu? Beti guztientzako aholkuak badituzu, benetako entrenamendu zalea zara eta, hala bazara, aurkitu duzu zuretzako lanbiderik borobilena. Entrenatzaile pertsonala bilakatu zaitez bi ikastaroetan, kirol-jarduerak zuzentzen ikasiz ala “wellness” munduan lan eginez.

Fitxa

Titulazioa

Egokitzapen Fisikoko Goi-Teknikaria

Iraupena

Bi ikasturte (2.000 ordu)

Modalitateak

Presentziala eta erdipresentziala

Ikastetxeak

Uharte, Cerdanyola, Girona, Barcelona Les Corts, Barcelona Sant Andreu, Online

Egutegia

Iraia – ekaina.

Sarbidea

Batxilergoa +

Ordutegia

Presentziala: 8:30etatik 15:00tara
Erdipresentziala: ordutegirik gabe.

teknikoa

Informazio orokarra

Ikasketa hauen bitartez, espazio eta maila desberdinetan egokitzapen fisikoko programak landu, kudeatu eta ebaluatu ahal izango dituzu, jarduerak dinamizatuz eta beti pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea kontuan izanez.

Gainera, pertsonen segurtasuna bermatzen eta ebaluazio irizpideak ezartzen ikasiko duzu, bai jardueraren prozesuan zehar, baita zerbitzuaren amaieran ere.

Spinning
Sesión de crosfit

Gomendatutako profila

17 edo 18 urte badituzu, batxilergoa bukatu baduzu edo erdi-mailako heziketa ziklotik bazatoz, eta entrenamendu batean zehar prestakuntza fisikoari arreta jartzea gustatzen bazaizu, leku aproposean zaude. Entrenamendu saioetan aholkuak ematen ibiltzen bazara, taldeak zuzentzeko trebetasuna baduzu eta zure ongizate fisikoa zaintzea gustatzen bazaizu, goi-mailako ziklo honetan zure gaitasunak indartuko ditugu.

Ikasteta-plana

Gizarte-trebetasunak

Bezeroen arreta, gatazken kudeaketa, komunikazio teknikak eta talde dinamikak.

Egoera fisikoa baloratzea eta istripuetan esku hartzea

Fisiologia, anatomia, lesioen prebentzioa, istripuen laguntza eta elikadura.

Fitness-a erabilera anitzeko gelan

Bakarka zein taldeko entrenamendurako metodologia berriak.

Musika-euskarriaren bidezko egokitzapen fisikoko oinarrizko jarduerak

Aerobika, steps, hip-hop, funk eta latindar erritmoak.

Musika-euskarriaren bidezko egokitzapen fisikoko jarduera espezializatuak

Indoor-zikloa, cross training, body-pump eta body-combat.

Egokitzapen fisikoa uretan

Agua-mix, cardio hit, radikal eta bestelako modalitateak ur sakon eta ez-sakonetan.

Hidrozinesia-teknikak

Aplikazio terapeutikoak, haurdunak, giharren tonifikazioa eta erresistentzia.

Kontrol posturala, ongizatea eta mantentze funtzionala

Pilates, tai-chi, yoga, hipopresiboak eta body-balance.

Laneko prestakuntza eta orientabidea

Lanean hasteko, kontratatzeko eta lana bilatzeko teknikak.

Enpresa eta ekimen sortzailea

Kirol zein enpresa kudeaketa eta enpresa-plana.

Ingeles teknikoa

Teknologia berrien aplikazioa.

Egokitzapen fisikoko proiektua

Egokitzapen fisikoko ekitaldi baten antolaketa eta burutzea.

Lantokiko prestakuntza

Lan-munduaren errealitatea ezagutzea, etorkizuneko proiektuak bideratzeko eta lan-munduan sartzeko aukerak hobetzeko.

Modalitateak

Txandadako lanbide-heziketa duala

Modalitate honek zure ikasketak lan-mundutik gertu bizitzeko aukera emango dizu, lanean zauden bitartean ikasi ahal izango duzulako. Horrela, ikasten duzun guztia segituan praktikan jarriko duzu, klaseak eta ordaindutako praktikak txandakatuz.

Erdi presentziala

Sistema honek ordutegi malgua eskaintzen dizu eta gaien edukia Google Meet bidez irakasten da. Gainera, zenbait klasetara aurrez aurre joateko aukera izango duzu nahi izanez gero, edukiak errepasatzeko, zalantzak argitzeko edo zure ikaskideak ezagutzeko. Saio hauek guztiz praktikoak dira eta larunbatetan 9:00-etatik 13:00-etara izaten dira.

Azterketak presentzialak dira eta Vitae Cerdanyola ikastetxean egingo dira. Bi ebaluazio mota aukeratu ditzakezu:

  • Ebaluazio jarraitua (AC): Lanak entregatuz edo klasera joanez + azterketak
  • Ebaluazio finala (AF): Amaierako azterketa batekin.
Entrenament d'activitats dirigides en sala indoor

Lan-irtenbideak

1

Areto-teknikaria

2

Entrenatzaile pertsonala

3

Zuzendutako jarduerak

4

Hidrozinesia

5

Uretako jardueren teknikaria

6

Gorputz-zaintzako teknikaria

7

Kolektibo berezientzako egokitzapen fisikoko teknikaria

8

Egokitzapen fisikoko jardueren sustatzailea

9

Kirol-ekitaldien antolatzailea

1

Areto-teknikaria

2

Entrenatzaile pertsonala

3

Zuzendutako jarduerak

4

Hidrozinesia

5

Uretako jardueren teknikaria

6

Gorputz-zaintzako teknikaria

7

Kolektibo berezientzako egokitzapen fisikoko teknikaria

8

Egokitzapen fisikoko jardueren sustatzailea

9

Kirol-ekitaldien antolatzailea

Sartzeko baldintzak

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez hurrengo baldintza hauetako bat bete beharko da:

  • Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Goi teknikari, teknikari espezialista edo antzeko titulua izatea.
  • Natura inguruneko gorputz eta kirol jarduerak gidatzeko erdi-mailako titulua izatea.
  • Natura inguruneko gidari laneko eta aisialdiko erdi-mailako titulua izatea.
  • Edozein erdi-mailako heziketa zikloren ikasketak egin izana (kasu bakoitza Ikaskuntza departamentuarekin kontsultatu beharko da)
  • Goi-mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditu izana.

Kontsulta gaitzazu beste sarbide formengatik ez baduzu aurreko baldintzetan zurea aurkitzen, edo bidean edozein zalantza sortu bazaizu.

Irakasletza

Carlos Fernández

Docente

Vitae Huarte

Fermín Iturri

irakaslea

Vitae Huarte

Gaizka Prieto

ikasketa-koordinatzailea

Vitae Huarte

Garazi Garín

Idazkaria

Vitae Huarte

Ion Moreno

Irakaslea

Vitae Huarte

Gorka Araiz

Irakaslea

Vitae Huarte

Maider Arteaga

Zuzendaria

Vitae Huarte

María Garayoa

Tutore

Vitae Huarte

Oscar Luri

Tutore

Vitae Huarte

Carlos Fernández

Docente

Vitae Huarte

Fermín Iturri

irakaslea

Vitae Huarte

Gaizka Prieto

ikasketa-koordinatzailea

Vitae Huarte

Garazi Garín

Idazkaria

Vitae Huarte

Ion Moreno

Irakaslea

Vitae Huarte

Gorka Araiz

Irakaslea

Vitae Huarte

Maider Arteaga

Zuzendaria

Vitae Huarte

María Garayoa

Tutore

Vitae Huarte

Oscar Luri

Tutore

Vitae Huarte

Carlos Fernández

Docente

Vitae Huarte

Fermín Iturri

irakaslea

Vitae Huarte

Gaizka Prieto

ikasketa-koordinatzailea

Vitae Huarte

Garazi Garín

Idazkaria

Vitae Huarte

Ion Moreno

Irakaslea

Vitae Huarte

Gorka Araiz

Irakaslea

Vitae Huarte

Maider Arteaga

Zuzendaria

Vitae Huarte

María Garayoa

Tutore

Vitae Huarte

Oscar Luri

Tutore

Vitae Huarte

Ikastetxeak

Aulari Escola Vitae Cerdanyola

Vitae Cerdanyola

Carrer de les Sitges,
08193 Cerdanyola.
info@escolavitae.com687 837 034

Escola Vitae Barcelona Les Corts

Vitae Les Corts

Carrer Pintor Ribalta 2-8,
08028 Barcelona.
info@escolavitae.com687 837 036

Vitae Sant Andreu

Rambla de Fabra i Puig 47, 2da planta,
08030 Barcelona.
info@escolavitae.com – 672 633 933

Guretzat kalitatezko hezkuntza ematea garrantzitsua da, bai, baina lan-mundik ahalik eta gertuen egotea oraindik ere garrantzitsuagoa dela uste dugu. Horregatik, Vitaen lehenengo mailako praktikak eta heziketa egonaldi profesionalak eskaintzen dizkizugu. Horrela, ikasi duzun guztia berehala martxan jarri ahal izango duzu gurekin elkartutako enpresa-sareko lan eskaintzekin.

Lantotiko prestakuntza

Entrenament d'activitats dirigides en sala indoor